KAIXO!
Hemen gaude beste sarrera berri bat egiten. Gaurko gaia pixka bat desberdina izango da. Ez dut kirol bati buruz hitz egingo baina bai kirolekin doan gai bati buruz, Joku Olinpikoak!
2016ko Udako Olinpiar Jokoak Rio de Janeiro hirian egingo dira. Jokoak2016ko abuztuaren 5etik 21era iznago dira. Hego Amerikan ospatutatko lehen olinpiar jokoak izango dira.
Baina zer dira joku olinpikoak?
Olinpiar Jokoak kirol askotatko eta nazioarteko ekitaldi handia da, lau urtetan behin antolantzen direnak. Bai udan bai neguan izaten dira. Joku hauen jatorria Olinpian izan zen, K.a.776tik 393. urtea arte.
1894an Pierre de Coubertin frantziarrak berpiztu zituen jokoak eta Nazioarteko Olinpiar Batzordea sortu zen. Lehendabiziko udako Olinpiar Jokoak 1896an Atenasen ospatu ziren. Bertan 12 herrialdeetako kirolariek parte hartu zuten. Bertan 12 herrietako jokalariek parte hartu zuten. Neguko Olinpiar Jokoak 1924. urtetik ospatzen dira, lehendabizikoak Chamonix-en izan ziren.
Nondik datozte behin jakinda, esan beharra dago bi motatako jokuak antolatzen direla, alde batetik, Joku olinpikoak eta bestetik paraolinpikoak.
Jakin behar duzue, kirol bakoitzak leku zehatz bat duela garatzeko, hau da, batzuk "Deodoro" deituriko leku batean egingo dira, beste batzuk berriz, "Maravaña, Copacabana edo Barra" deituriko lekuetan egingo dira.
Amaitzeko gaurko sarrerakin Jokuak ospatzen diren hiriari buruzko zerbait aipatuko dut:
Rio de Janeiro Brasil eta Hego Amerikako bigarren hiririk populatuena da, Sao Pauloren atzetik. Guanabarako badiaren mendebaldearen eta Ozeano Atlatikoaren , ertzean dago kokatuta. Hego- Ekialdeko Eskualdean eta izen bereko estatuan dago.
Bertako tenperaturak 25 gradutik gorakoak izaten dira, eta urtean zehar mantzentzen dira.Biztanle gehienak"Favela" deituriko txaboletan bizi da normalean.
Hemen aurkitu dezakezue informazio gehiago honi buruz:
- https://eu.wikipedia.org/wiki/2016ko_Udako_Olinpiar_Jokoak
- http://www.rio2016.com/es/mas/fuente-rio-2016
- https://eu.wikipedia.org/wiki/Rio_de_Janeiro