martes, 10 de noviembre de 2015

Zer da Ariketa Fisikoa?

Gaurko sarrerari hasiera emateko, zenbait kontzeptu definituko ditugu zalantzak egotekotan argitzeko.(Jarduera fisikoa, ariketa fisikoa, kirola, osasuna eta  sasoi fisikoa)

  • Jarduera Fisikoa.
Muskulu eskeletikoek eragindako edozein gorputz-mugi-mendu energia gastua nabarmen handitzen duena. Honen adibide dira besteak beste: baratzean aritzea, erosketak egitea, korrika egitea, futbolean aritzea…

  • Ariketa Fisikoa.
Behin eta berriz egiten diren gorputz mugimenduak, aldez aurretik planifikatuak eta egituratuak daudenak, sasoiari eusteko edo hura hobetzeko egiten direnak.

  • Kirola.
Beste ariketa fisikoetatik bereizten da lehia barnean sartzen delako eta arau zehatz batzuen menpe dagoelako.

  • Osasuna.
Gaixotasunik gabeko egoerari deitzen zaio eta bizi kalitatearekin nahiz ongi izatearekin dago lotuta

  • Sasoi Fisikoa.
Ongizatea sortzen duen egoera fisikoa eguneroko jarduerak edota ariketa fisikoa maila egokian egitea baimentzen duena. 5 dira sasoi fisikoaren osagai nagusiak: gaitasun aerobikoa , abiadura, indarra,elastikotasuna eta gorputzaren konposizioa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario